top of page
Musika lenguai unibertsala da; identifikatzen ditugun seinuen kode bat da (notak, figurak, konpasak, etab.), musika irakurtzeko, sortzeko, idazteko eta partekatzeko erabiltzen duguna. Entzuten dugun musika guztia partitura batean idatzita dago edo idatz daiteke. Proposamen honetan, zuek, ikasleak, zuen mugikorren doinuak sortzeko eta idazteko aukera izango duzue, eta horrela, lenguai musikalaren garrantziaz jabetuko zarete. Horretarako Noteflight izeneko editorea erabiliko duzue.
​
Zer dira ringtone-ak? Zein izan da haien bilakaera? Zergatik? Zein doinu dauzkazue zuen gailuetan? Zenbatero aldatzen dituzue?
​

1. jarduera: Jarraian zenbait mugikorren doinu famatuen partiturak entzun eta ikusiko ditugu. Zer ezaugarri musikal dituzte mugikorren doinuek (esaldiak, figurak, notak, konpasa, iraupena, erabiltzen den musika-tresna)?

​

2. jarduera: Noteflightekin lehen kontaktua. Bikoteka trasteatu Noteflight programarekin, eta sortuko duzuen doinuari dagokionez  ondorengo erabakiak hartu : 

  1. Konpas-mota (4/4, 3/4, 2/4)

  2. Diseinu melodikoa (ondulatua, beherutzkoa...)

  3. Erregistroa (altua edo baxua)

  4. Esparrua

  5. Egitura (erdi-esaldiak, esaldiak errepikapen edo kontrastea)

  6. Musika-tresna

Zortzi konpas izan beharko ditu, eta gogoratu hasten zareten notarekin bukatu behar duzuela​

Erabaki hauek Edmodoko word online-en egindako gidoi baten jaso, eta Ringtone izeneko asignazioaren bitartez entregatu.

​

3. jarduera: Bikote bakoitzak bere ringtonea sortuko du, aurreko jarderako gidoia jarraituz. Behin partitura sortuta, bi formatutan exportatu beharko duzue:

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

  • pdf formatuan. Artxibo hau, "RINGTONES" izeneko Edmodoko asignazioaren bitartez entregatu behar da.

  • mp3 audio formatuan. Hurrengo link-ean sartu zure klasearen arabera (2A edo 2B):

https://padlet.com/leire_perez/ringtonesdbh2a 

https://padlet.com/leire_perez/ringtonesdbh2b 

Bertara igoko duzuezuen audioa, egileen eta doinuaren izenak zehaztuz. Audio artxiboak norberaren mugikorrera inportatu ahal izango dira erabili ahal izateko.

klikatu exportatzeko

bottom of page