top of page

Music

Music

1. JARDUERA (2 saio) 

Egin laburpena bat musikak 30. hamarkadatik 90. hamarkadara arte zinean izan duen bilakaera azaltzen duena. Horretarako, hurrengo link-ean dagoen informazioaz baliatu behar zarete.
http://www.labutaca.net/reportaje/bandassonora

Laburpenean hurrengo puntuak agertu beharko dira:

  • Hamarkada bakoitzean musikak izan dituen ezaugarri nagusiak.

  • Hamarkada bakoitzeko konpositore esanguratsu bi aipatu.

  • Konpositore bakoitzaren soinu-banda erabiltzen den pelikula bat aipatu.

Lau edo bosteko taldeak izango dira eta lana Google-eko "Presentaciones" programa partekatuarekin egin beharko da.

Taldekide bakoitzak bi hamarkada landuko ditu, 90. hamarkada aukeratzen duenak izan ezik. 

Hamarkada bakoitza diapositiba bakarrean laburbildu beharko da.

Gogoan izan nahiz eta taldekide bakoitzak zati bat egin behar duen, taldeko lana dela; beraz, aurkezpen osoak itxura bateratua izan beharko du, bai testu-iturria eta tamainari dagokionez, bai diapoen diseinuari dagokionez.

 

2. JARDUERA (3 saio

  • Konpositore bat aukeratu (hau izango da lanaren izenburua):

    • Argazkia

    • Jaiotza eta heriotza-data

    • Nazionalitatea 

    • Jarduera profesionala

  • Berak konposatutako soinu-banda duen pelikula bat hautatu:

    • Pelikularen izena 

    • Estreinu-urtea 

    • Zuzendaria

    • Generoa

    • Argumentua labur-labur

  • Eszena aztertu​

    • Soinu banda agertzen deneko eszenaren bideoa txertatu (youtube-tik hartu).

    • Hautatutako eszenaren deskribapena. 
    • Musika mota (diegetikoa edo inzidentala)
    • Musikaren funtzioa eszenan (ikusi gelan azaldutako eskema)
    • Eszenan entzuten diren instrumentu edo instrumentuen-familiak

 

Guztira 3 dispositiba; atal bakoitza diapositiba bakarrean​



 

bottom of page