top of page

ARAZO-EGOERA

Gabonak iristear daude eta plastikako gela apaitzea eskatu dizuete. Apaingarri bereziak erabili beharko dituzue oraingoan, hain zuzen ere, matematiketan landu dituzuen poliedroetan oinarriturikoak.

Argazkian ikus daiteken moduan, sei poliedro ezberdin dauzkazue. Haien neurriak hurrengo hauek dira:

 

1. PIRAMIDE KARRATUA  

  • Altuera: 15cm

  • Oinarriaren aldea: 12cm

2. PIRAMIDE KARRATUA  

  • Altuera: 18cm

  • Oinarriaren aldea: 10cm

3. PIRAMIDE TRIANGULARRA 

  • Altuera: 18cm

  • Oinarriaren alde bat: 12cm

  • Oinarriko triangeluaren altuera: 8cm

4. PRISMA EXAGONALA

  • Altuera: 8cm

  • ap: 8cm

5. ​BI IKOSAEDRO (EDURRETAKO PANPINA)

  • Ikosaedro txikiaren triangeluen aldea: 5cm

  • Ikosaedro handiaren triangeluen aldea: 8cm

  • Surdurra: altuera 3cm-koa eta oinarriaren aldea 1,5cm-koa duena piramide pentagonala.

 

Poliedro hoiek eraikitzeko kartulina erabiliko duzue, eta aldez aurretik kalkulatu beharko duzue zenbat kartulina m2 eskatu behar diozuen irakasleari.

Apaingarriak bikoteka eraiki beharko dituzue.

2

1

3

4

5

PIRAMIDE TRIANGELUARRA

PRISMA EXAGONALA

PIRAMIDE KARRATUA

1. SAIOA : GARAPENAK MARRAZTEN ETA AZALERAK KALKULATZEN

- Poliedro berdina egin behar duzuenak lauko taldeetan jarri, eta apuntatu aukeratutako poliedroaren neurriak emandako orri zurian. 

- Marraztu egokitu zaizuen poliedroaren garapenaren krokis bat (neurriak ez dira errealak izan behar). Garapenaren alde guztia akotatuta egon beharko dira, beheko irudian agertzen den moduan.

- Konturatuko zarete neurri batzuk falta zaizkizuela. Beraz, zenbait kalkulu egin beharko dituzue garapenean behar dituzuen alde guztien neurriak edukitzeko. (bikote bakoitzak berea)

- Beheko marrazkian ikusten den eskema antzeko bat egin, eta irakasleari entregatu.  

 

- Kalkulatu zenbat kartulina m2 behar dituzuen eta apuntatu entregatu behar duzuen orri berean. 

 

2. SAIOA: POLIEDROAK ERAIKITZEN

- Eman zaizuen kartulinan aurreko eguneko garapenak neurri errealean marraztuko dituzue, eskuaira kartaboia eta konpasaz baliatuz. Gogoratu irtenguneak ere marrazten!

- Moztu kartulina ertzeetatik eta eraiki zuen poliedroa.

3-4 SAIOAK: POLIEDROAK APAINTZEN

- Poliedroa dekoratu.

 

Example of a flat development of a rectangular prism

bottom of page