top of page

Elektroiak mugitu behar dira leku batetik bestera. Eta horretarako, edozein materiala garraiatzeko bezala, elementu batzuk beharrezkoak dira.
Egingo dugu konparazio bat urarekin.
Ura garraiotzeko bahar duguna eta elektroiak garraitzeko behar duguna:
URA ELEKTROIAK
-
Tuberia ......................................................................Kable eroalea (elektroien tuberia)
-
Bultzatzeko indar bat (altuera, presioa)...........Indar bat ( Tentsioa)
-
Ur kantitatea.............................................................Intentsitatea
-
Urak topatzen dituen trabak................................Erresistentzia
TENTSIO ELEKTRIKOA EDO POTENTZIAL-DIFERENTZIA: V
POTENTZIAL-DIFERENTZIA
Urez betetako ontzi batetik beheragoko ontzi huts batera doan hodi bat badugu, ura goiko ontzitik behekora igaroko da. Pilen poloetan antzeko zerbait gertatzen da: polo batek besteak baino energia handiagoa du (potentzial elektriko handiagoa), eta egoera horrek elektroiak mugiarazten ditu. Tentsioak energia hori neurtzen du, karga-unitateko. Beraz:
TENTSIO esaten zaio elektroiak zirkuituan zehar mugiarazten dituen karga-unitateko energia kantitateari. Voltetan neurtzen da: V.
Pilak 1,5 V-ekoak , 4,5 V-ekoak edo 9 V-ekoak izaten dira.
INTENTSITATEA: eroale batean zehar segundoko igarotzen den karga kantitatea da.
Anperetan neurtzen da: A
ERRESISTENTZIA: R
Erresistentziak eroaleek korrontea igarotzearen aurka egiten duten indarra adierazten du. Ohm-etan neurtzen da.
Bonbilaren harizpia kablea baino meheagoa denez, hark baino erresistentzia handiago du; beraz, elektroiak pilatu egiten dira harizpian zehar igarotzean. Eroalearen tenperatura igo egiten da, eremu horretan.

bottom of page