top of page

SERIEKO KONEXIOA
 

Hargailuak ( lanparak, motorrak, txirrinak....) bata bestearen atzetik konektatzen dira.
Hargailuek beren artean banatzen dute pilaren tentsioa. Adibidez, 4,5 volteko pila bati hiru bonbila seriean konektatzen badizkiogu, bonbila bakoitzak 1,5volt jasoko ditu eta, beraz, oso argi gutxi egingo du.
Bonbila bat erretzen bada, edo deskonektatu egiten badugu, gainerakoek ez dute argirik egingo.
Logikoa da, zirkuitua eten egiten denez ez baita korronterik igarotzen.  

 

 

PARALELOKO KONEXIOA


Elementu bakoitza pilaren polo positiboari eta polo negatiboari konektatuta egoteko moduan jartzen da.
Elementu guztiek pilaren tentsio kantitate bera dute.
Hiru bonbila pila bati paraleloan konektatzen badizkiogu, hirurak egongo dira kontaktuan pilaren poloekin. Pilak 4,5 volt dituenez, hirurek egiten dute argi bizia.
Bonbila bat erretzen bada, edo deskonektatu egiten badugu, gainerakoek argi egiten jarraituko dute.

 

 

 

 

Zirkuitu Mistoa

Zirkuituko osagai batzuk seriean eta beste batzuk paraleloan konektatuta daudenean konexioa mistoa edo serie-paralelokoa dela esaten dugu.

SERIE-PARALELO.jpg
SERIE-PARALELO.jpg

© 2023 by Name of Site. Proudly created with Wix.com

bottom of page